DONOSTIA: Erekariak
Luma-belar;
Udaberri arrats.
Koroiaz jantziko nuke,
Hasperenka dagoen neska horri
Yate hartan eskusidatziriko islada bat
Arinki botatzen dion dorrea.
Hare oinhutzak ereingo nituzke;
eta asken galda ondoren
Zure haizeak orraztu.
Nai bazenuke.
Iadanik ez dago kurkururik,
Bainan ataka gain suhar zatoz.
Azpian zure uherdura,
Untzi baten arrasto tinkoaren gisa,
Eta zu horman gora.
Gora delta! Gora!
Lanbro eta sirimiriaren kometa.
Lehiatillaturik maitusunari ekiten dioten
Neska-mutil horien
Besarkada gazi eta oparoa.
Zure kostaldean murgildu nahi nuke;
Zure harkaitz artean kestatu,
Maitasun haitzulo hori bilatu
Eta zure jantzi xamurrenak,
Lamperna harkaitzari kentzen zaion bezala,
Mordoka atera.
Eta berjaio,
Eta lasto orlegizko seaskan zure urak edan.
Oh! Aldapak, aldapak! Zure aldapak!.
(Eta zure aldapa arteko lauak).
Errekarriak
Jaiotzen direnekoak;
Jausitako hostoak.
Antsi luze eta lauaren ondoren
Tonboloa.
Zure zubiak igaroko ditut:
Maitatze zabalaren
Materia, ikastaro eta ikaskuntza.
Ekainako gabarroia izango naiz,
Iraila arte pirautxo,
-(Yatea tarteka)-,
Eta belatxo urte guztian.
Eta zure uretan
Berriro murgilduko naiz,
Pantxito baten gisa,
Nere janari billa.
Inguru atseginezko badia!
Mareak,
Lorez Jantzitako hareari,
Eman niezaion arte.
Eta.....
Egia eta miseria elkartzen dituen
Eguzkiaren aurrean
Egurasten.
Geure hitzek ete irriparreek
Lasaiki irentsiko dituzte
Kaleak, enparantzak, parkeak,
Bankuek, untziak eta barkiluak.
Usoak haurrari
Eskuetatik aldegiten dio
Bitartean.
HORDAGO! |